Subflubialaren kontrako kanpaldia egingo dute Artatza parkean

Protesta egiteagatik 4.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kidek. Iazko urriaren 16an Bilbon, Foru Jauregian egindako protesta baketsu baten ondorioz, 600 euroko isunak ezarri dizkiete bakoitzari, Mozal Legea aplikatuta eta desordena publikoak egotzita. Plataformak salatu du ez zela inolako segurtasun-arazorik izan eta isun horiek protesta eskubidearen aurkako eraso gisa ulertzen dituztela. Bestalde, Subflubialaren aurkako jarrera berretsi dute: haien esanetan, proiektuak kalte handiak eragingo lituzke Artatza eta Ballontiko inguruneetan, trafikoa nabarmen handituko luke eta, horren ordez, 500 milioi euroko inbertsioa garraio publikoa indartzera bideratu beharko litzateke. Gai honen inguruan gehiago jakiteko, Hodei izan da gurean, subflubiala Ez plataformako kidea. Asteburuan Artatza parkean kanpaldia egingo dute, protestekin jarraitzeko. Hemen informazio guztia. https://subflubialaez.eus/eu/akanpada

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ehundaka lagun oldarraldiari aurre egiteko "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean

og. Uzt 2 , 2026
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben […]

Honekin lotuak