Bilboko Udalak Korrikako sortzaileak omendu ditu euskararen nazioarteko egunean

Bilboko Udalak omenaldia egin die gaur Korrikaren sortzaileei Euskararen Nazioarteko Egunean. Orain 37 urte ekimen honekin hasi ziren AEKko zortzi kideak omendu ditu. Egurrezko lekuko bana jaso dute. Hauek izan dira omenduak: Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada, Enrique Ibabe. Bilboko Udalak 37 urteotan eta 20 ediziotan egindako ibilbidea omendu nahi izan du. Gaurko ekitaldiak Korrikak lortutakoa goraipatu dute. Gainera, Korrika sortu zenenik, Bilbok zeregin handia izan du, zenbaitetan izan baita helmuga eta hasiera. Korrika gertaera bat bihurtu da eta bi urterik behin  Euskal Herriko gizarte osoa mugiarazten du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen eguneko ospakizunak Bilboko auzoetan

ol. Abe 1 , 2017
Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko.  Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat […]

Honekin lotuak