Baserriko uzta larunbatean Urduñako Santa Klara baserrian, Rafa Rueda kantari dela

Baserriko uzta ekimenak udaberriko zita Urduñako Santa Klara baserrian ospatuko du larunbatean. Nekazaritza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimenaren bigarren edizioa izango da. Santa klara baserrian bertako eguneroko jarduna ezagutu, bertoko produktuekin bazkaldu eta Rafa Rueda zuzenean entzuteko aukera izango da. Oier Aranzabalek ekimenaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Santa Klara baserrian ekoizten dutenaz Mikel kormenzana izan dugu, barazki eta bereak dituzte arren, frutagintza dute jardun nagusia. Rafa Ruedak bertan Hiri kristalezkoak azken lana zuzenean aurkeztuko du baratzen.

Etxaldera bisita, kontzertua eta bazkarian izena emateko: baserrikouzta@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa aurkeztu dute recalde aretoan

og. Mai 17 , 2018
Gaur aurkeztu dute Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariaren hogeita hamaseigarrren edizioa Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketak indarra hartzen ari diren hemezortzi artistaren obrak bilduko ditu. Gaurtik eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai Recalde Aretoan. Hortik aurrera erakusketa ibiltari bihurtuko da. Aurten,  berrikuntza modura, Maria Muriedas Diez, Izaro Ieregi eta Maider […]

Honekin lotuak