Azkuna Zentroko Mediatekako langileak 16 egun greban

Greba mugagabea hasi zuten maiatzaren 31n Azkuna Zentroko mediatekako langileek. Gaur 16. eguna dute greban. Lan gatazka honen nondik norakoak azalduko dizkigu Leirek, Mediatekako langileetako batek. Langileen lanpostuen ezegonkortasuna salatu dute, Azkuna Zentroak lizitazio bat egitea erabakitzen duen aldiro euren enplegua arriskuan dago, ez baitute subrogazio eskubiderik aitortuta. Guzti horri bizi duten prekarietatea ere salatzen dute, hitzarmen estatalaren arabera  soldatak  ez dira hilean 1.000 eurora ere iristen, egoeraren larritasuna ikusita greba mugagabean daude.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzoen ituna auzo elkarteak kontutan hartu gabe

og. Eka 14 , 2018
Bilboko auzo elkarteen federazioak kezka adierazi du Bilboko Udalak bultzatuko duten Auzoen itunaren inguruan. Federazioaren hitzetan, auzoak kontutan hartu gabe egingo den ituna izango da. Lehenengo segurtasun ituna sinatu zuten, ondoren itun soziala eta orain auzoen ituna aurkeztuko dute baina auzoa elkarteak kontutan hartu gabe eginiko ituna izango dela gogor […]

Honekin lotuak