Mirentxu Agerre eta Pantxix Bidart-ek Marie Bidartek sortu duten taldea dugu Behi Bideko Andere Xuriak (izen iradokitzailea benetan) eta proiektu honetan abesti klasikoak berregiten dituzte prisma oso pertsonal batetik. Damien Juradok bide luzea egina du jada, guk 1999ko Rehearsals for Departure diskoarekin ezagutu genuen eta geroztik beste hainbat disko kaleratu ditu. Oraingoan bere azken emaitza aurkeztera datorkigu, The Horizont Just Laughed. Young Fathers Eskoziatik datorren taldea dugu, Edinburgotik hain zuzen, euren azken diskoak Cocoa Sugar du izena. MGMT edo King Krule taldeak datozkigu akordura euren musika entzutean. Bodega taldeak izen bitxia du New Yorkekoak izateko How Did This Happen deitzen da euren azken diskoa. Bukatzeko Igor Arzuagak bi kantu eskainiko dizkigu Ene begiak bere azken diskotik, Xabier Montoiaren Gorraizea diskotik beste bi pieza eder eta Deloreanek Mikel Laboaren lanaren gainean egindako begiradaren lagin bat: Kantuz.
Deskargatu hemen.