Pantailak Euskaraz mugimenduak jasoko du euskara saria #AsteNagusia22

Ander dugu gurekin, Hau Pittu Hau  konpartsatik. Bihar emango duten Euskara saria, Hau Pittu Hau bera eta Aste Nagusia euskaraz bizi duten konpartsak hizpide. Sari honen bidez, euskararen alde egindako lana aitortu eta saritu nahi izaten dute. 2003tik ematen duten saria da eta beste urteetako saridunen artean UEMA, Berria, UEU edo Hamaika TB egon dira. Aurtengo sariduna Pantailak Euskaraz mugimendua izango da. Abuztuaren 25ean, beraz, arratsaldeko 5etan Pantailak Euskaraz-eko ordezkari batzuek saria jasoko dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anje Duhalde lagun artean kantari Algaran #AsteNagusia22

az. Abu 24 , 2022
Gaurkoan Algara konpartsan Iparralde eguna ospatzen da, urtero legez. Saioa hasteko Anje Duhalde, izan dugu gurekin, Bilbo Hiria irratiko hastapenetan ibilitakoa eta Aste Nagusian lagun artean kantari ibilitakoa dugu. Hainbat kontu kontatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_anjeDuhalde.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak