Ttakun ozenak Joxean Artzeri eginiko omenaldian

“Txalaparta elkar une bat eta Joxan Artzeri omenaldi xume bat: Ttakun Ttakun mintzo den poeta hilezkorra”, Joxan Artze txalapartaren berreskuratzaile, poeta, idazle, txalapartari eta Ez Dok Amairu taldeko kidea eta artista zen. Artze joan den urtarrilaren 12an joan zitzaigun. “Gure kulturari ekarpen oparoa, ederra, kalitatezkoa eta herrikoia egin ondoren Artzeri esker ona ttakun-hotsez adierazteko bildu gara gaur. Eta urteroko txalaparta topaketa, horregatik berezia izango bada ere, omenaldi xumea izango da. Hots, doinu eta kantu ederrez gozatzeko aukera izango dugu arratsalde eder honetan. Txalapartariak elkar ezagutzeko topalekua izaten da Bilboko aste nagusiko txalaparta festa, eta horixe izan da gaurko ekitaldia.

Musika arloan sortu ez ezik, Euskal Herriko tradizioaren ikurretako bat berreskuratu zuen Joxan Artzek: Jexux anaiarekin batera txalaparta agertokietara eraman eta ikuskizun bihurtu zuten. Musika modernoan erabiltzen hasi zen txalaparta eta, horri esker, gaur egun daukan ibilbideari hasiera ematen. Hitza alde batera utzi eta hots larretan ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jaurekin batera aritu da hotsez, erritmoz eta musika osatutako sinfonia eder honetan, Andoni Samaero olerkaria. Berak azaldu dizkigu Hots larretan ikuskizuneko xehetasunak. Ondoren Kimu taldea izan da, Tarragonatik eta Gasteiztik etorritako txalapartariek parte hartu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txupinera eta Pregoilariarentzat magiaz betetako astea izaten ari da

al. Abu 20 , 2018
Gaurko saioan Txupinera eta Pregoilaria izan ditugu gurean. Saioa Domingez eta Zorion Egileor. Astelehena bada ere indartsu daude biak. Pozik bizitzen ari diren momentuekin, eta jasotzen ari diren maitasunarekin. Larunbateko hasiera gogora ekarri dugu , hasiera hunkigarria izan zen bientzat, Zorion liluratuta geratu zen Arriaga plazan zegoen jendetsarekin. Irratitik egindako […]

Honekin lotuak