Bilboko Aste Nagusia abiatu da, Francis Diez pregoilariaren eta Olatz Agirre txupineraren eskutik. Francisek erasorik gabeko jaien aldeko mezua helarazi du, eta Palestinan gertatzen ari den “genozidioaren” aurkako salaketa plazaratu du publikoaren aurrean. Arriaga barruan jasotako hitzak dituzu jarraian entzungai.
Confeti, el regreso antzezlana Aste Nagusian estreinatu berri da. Komedia musikatua da, eta Confeti izeneko gazte talde baten historia kontatzen du. 30 urte igaro dira taldea azken aldiz elkartu zenetik. Hala ere, kideetako baten heriotzak berriro batuko ditu gainerako guztiak. Horixe da antzezlanaren abiapuntua. Oholtzan honako aktoreak ikusiko ditugu: Mikel […]