Erabakitzeko eskubidearen aldarria errepideetara ateratzeko deia egin du Gure Esku Dagok

Espainiako Vuelta asteazkenean Bizkaira iritsiko da,  etapa Oiz puntan amaituko da, eta Euskal Herritik zehar ibiliko denez, erabakitzeko eskubidearen aldarria errepideetara ateratzeko deia egin du Gure Esku Dagok atzo Oizen egin duen ekitaldian. Bizkaiko Aldun Nagusia ere hitz egin du honen arira,Unai Rementeriaren hitzetan, mundu mailako 190 herrialdetan emitituko da lasterketa, eta aukera baliatu nahi du Rementeriak. “1,5 milioi ikusle ditu, batez beste, Espainiako Vueltak, eta, ondorioz, milioika egongelatara iritsiko da Bizkaia”. Datuak ere eman dituzte: lasterketan zuzenean ala zeharka parte hartzen duten 3.500 laguni aterpe emango diela lurraldeak etaparen bezperan eta, ondorioz, ostalaritzan 300.000 euroko irabaziak sortuko direla. Hala ere, aldundiak ez du aipatu Espainiako Vueltako etapan zenbat diru gastatuko duen guztira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Astialdiko hezitzaileak formatzeko ikastaroak martxan jarri ditu EGK

al. Ira 10 , 2018
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek eta federazioek antolatutako formakuntza ikastaroak aurkeztu dituzte , batik bat “astialdiko hezkuntzan hazi, ikasi eta partekatu nahi duten gazteei” bideratuak. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak eman dizkigu zehetasunak. Egindako aurkezpenean hiru titulazio aurkeztu dira: astialdiko begiralea, zuzendaria eta gizarte […]

Honekin lotuak