Astialdiko hezitzaileak formatzeko ikastaroak martxan jarri ditu EGK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Astialdi Foroko eskolek eta federazioek antolatutako formakuntza ikastaroak aurkeztu dituzte , batik bat “astialdiko hezkuntzan hazi, ikasi eta partekatu nahi duten gazteei” bideratuak. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak eman dizkigu zehetasunak. Egindako aurkezpenean hiru titulazio aurkeztu dira: astialdiko begiralea, zuzendaria eta gizarte eta kultura sustatzailearen titulazioa, beste ikastaro laburrez gain. Gainera, formakuntza hauen bitartez “Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazioa ere” lortzen dela nabarmendu du Olabek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artxandako magalean kokatuta dagoen Loruri auzoa ezagutzeko aukera Bilbo izan programaren barruan

al. Ira 10 , 2018
Bilbao Izan programaren barruan, Begoñako Elizatearen lurretan egon zen Loruri auzoa eta honen historia ezagutzeko aukera izango dute bilbotarrek irailean zehar.Aurreko astean  eman zioten hasiera aurtengo edizioari eta aurrekoetan bezala, auzoei begiratuko zaie: Begoñako Elizate zaharraren hedapenari, hain zuzen ere. Miren Tejerok gidatzen ditu ibilbideak eta berarekin batera bistako nondik norakoak ezagutu […]

Honekin lotuak