Bizkaiko LGTB+mugimenduak ez du Bilbao Bizkaia Pride-arekin bat egiten

Asteburu honetan jakin dugu 2019ko irailean Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkarteak (EPOA)  egiten duten bilera Bilbon egingo dutela. Horixe erabaki dute Vienan elkartu diren 70 elkarteek asteburu honetan egin duten biltzar orokorrean. Bilbo Atenas eta Ibizarekin egon da lehian biltzar hori hartzeko. EPOA harrotasunarekin lotutako mobilizazio eta ospakizunak sustatzen dituzten tokian tokiko elkarteak babesteko sarea da. Bizigay elkarteak prentsa ohar bitartez Bilbao Bizkaia Pride bultzatutakoarekin ez duela bat egiten adierazi dute. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia Pride antolatzeko 36.209 euro gastatu zituen Bilbao Bizkaia Pride elkartearekin, inolako deialdi publiko egin gabe. Oharrean gaineratu dute Bilbao Bizkaia Pride ez duela aniztasun sexualaren alde lan egiten, jaialdi bat baino ez dela, salmentan oinarritutakoa. Bizigayren iritziz oso deigarria da ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko ekonomia garapenetik bultzatzen dela. LGTB+ mugimenduetatik kanpo antolatutako ekitaldia dela salatu dute. Bide batez gogora ekarri dute 1978an Bilbon ekainaren 28ko lehenengo manifestazioa burutu zela eta gogor kritikatu dituzte zenbat komunikabide, izan ere azken egunetan zabaldu da 2005ean ospatu zela Bilbon lehenengo harrotasun eguna.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Hilobiz hilobi, Joxe Azurmendi

al. Ira 10 , 2018
Gaurko Xerezaderen Artxiboan poesia eta filosofia Hilobiz hilobi, egilea Joxe Azurmendi. Joxe Azurmendi filosofoa da eta arlo horretako irakaslea izan da orain gutxi arte EHUn, hainbat saiakera argitaratu ditu, esaterako Espainolak eta Euskaldunak, Demokratak eta biolentoak… Poesia liburu bat ere badu: Hitz berdeak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade180718Filosofia_eta_poesia_hilobiz_hilobi.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak