Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan Kataluniari babesa erakusteko

Gaur urtebete pasatu da Kataluniako erreferendumetik.  Urtebete  “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?” galdera egin zenetik. Bertan, 2 milioi lagunek eman zuten botoa eta emaitzen %90a baiezkoa izan zen. Erreferenduma saihesteko agindupean, poliziak eta guardia zibilak 850 zauritutik gora utzi zituzten, eta horrek bere oihartzuna izan zuen nazioarteko hedabideetan.

Urtebetera ANC Euskal Herriak elkarretaratzeak deitu ditu Independentistak Sareak-ekin batera Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honi buruz hitz egiteko, Begotxu Olaizola Elordi, Euskal Herriko ANCren koordinatzailea dugu hemen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Cabacas auzian justizia eskatu dute

al. Urr 1 , 2018
Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]

Honekin lotuak