ALIRITZIRA: Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza

Bilbo Hiria irratiak berrikitan zabaldu duen iritzien tartera beste aditu bat heldu zaigu. Xabier Amurizak, hilean behingo maiztasunean, bere lorratza utziko du, euskarari eta euskal kulturari berez doazkion gaiei buruz hitz eginez. Saio honetan, Xabierrek berak atera berria duen Neska bat leku inposiblean eleberria oinarri harturik, 70eko urteen bueltan Zamorako espetxean preso eduki zituzten euskal apaizek jasan behar izan zuten egoera eta erabili zuten erresistentzia ekarri dizkigu gogora. Bestalde, urte haietan jaioberria zen euskara batuaren gaineko gogoeta jakingarriak egin ditu Xabier Amuriza.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Peru Calabaza Sabán, pauso bat atzetik, lagun

og. Urr 25 , 2018
Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau? Horrela […]

Honekin lotuak