Bilbo Hiria Irratian urbanbat jaialdiaren berri eman genuen, azaroan izan da. Bertan hitz egindakoaren berri emateko erreportari lanetan izan dugu Ula Iruretagoiena. Hiria pentsatu eta egiteko unean zaintzan pentsatzeak zer suposatzen duen izan da debate nagusia. Arraroa dirudien arren, oso ikuspegi berritzailea da hirigintzari leku honetatik begiratzea. Zaintzea ingurune domestiko eta esparru pribatuan gertatzen baita, eta hiriaz hitz egiterakoan kolektiboaren zaintzaz ari garelako; espazio fisikoa eta espazio horretan gertatzen diren pertsonen inguruan aldi berean. Horretarako espazio fisiko eta pertsonen arteko loturak hausnartu behar ditugu.
Deskargatu hemen.