Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik. Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna Otxarkoaga auzoan amaituko da.
Beste KIROL ESKIROL bala bat dugu airean: Eskola-kirola, kirol eskola, umeen kirola… Guraso eta entrenatzaile bikoa jarri dugu dantzan. Toñi Montaña eta Polentzi Soldevilla ; eskubaloia eta saskibaloia; Arangoiti eta Uribe Kosta . Umeak eta kirolaren oinarriak astindu dituzte. Euskal Herriko kirolarien errekorrak ere ekarri behar, eta Euskal Herria Kirolak […]