Iñigito Txapelpunk bere bizitza musikalaren alma mater-a da. 32 urte daramatza gitarrarekin, 20 urte Txapelpunk egitasmoarekin. Zorionak nire partez niretzako 9. diskoa da eta trobadore-punk arimarekin dator. Iñigito, gitarra eta ahotsa. Bilbo Hiria irratira batu zaigu eta azken lana berarekin batera entzun dugu, gitarra eta ahotsa lagun dituela ondu du lan berria.
Aski dugu erakunde ofizialek aldian behin minbiziaz ateratzen dituzten estatistikei begiratu arin bat ematea, azken urteotan medikuntzak aurrerapauso itzelak eman dituela konturatzeko, gaixotasun larri honen sendakuntzari dagokionez. Gaur egun tratamendu berriak eta berrizaleak erabiltzen dira, minbiziari aurre egiteko. Josean Rodríguez Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa taldearen kide dugu eta gaurko saio […]