ZIENTZIALARI 86: Minbiziaren tratamendu berriak (Josean Rodriguez)

Aski dugu erakunde ofizialek aldian behin minbiziaz ateratzen dituzten estatistikei begiratu arin bat ematea, azken urteotan medikuntzak aurrerapauso itzelak eman dituela konturatzeko, gaixotasun larri honen sendakuntzari dagokionez. Gaur egun tratamendu berriak eta berrizaleak erabiltzen dira, minbiziari aurre egiteko. Josean Rodríguez Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa taldearen kide dugu eta gaurko saio honetan azken tratamenduak zertan diren adieraziko digu. (Argazkia: Ed Uthman).

Deskargatu hemen.

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea da Josean Rodríguez. 1998an Euskal Herriko Unibertsitatean doktore gradua lortu zuen eta Sydneyko Westmead Institute for Cancer Research delakora joan zen ikertzera. Bederatzi urtez minbiziaren transformazioaren inguruko prozesu molekularrak ikertzen aritu zen hainbat herritan. 2007an UPV/EHUra bueltatu eta minbiziaren prozesu molekularrak aztertzen dituen ikerketa lerro bat garatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: KOLORETAKO ZAKARRONTZIAK

ol. Aza 23 , 2018
Lur eta Hodeiren klasean kolore ezberdinetako zakarrontziak ipini dituzte. Horia, berdea, urdina eta marroia… zertarako jarri ote dituzte koloretako lau zakarrontzi? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/43-gaurezdagoeskolarik-anttoniedalontzia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak