Berbagunea euskaraz mintzatzeko topagunea

BERGAGUNEA, aurten, Euskaraldiaren barruko ekitaldia izango da. Horregatik, egun osoan, euskaltzaleak eta euskara-ikasleak Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartzen ibiliko dira. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegi-sarearekin batera, sustatutako topagune honen helburu nagusiak euskara kaleratzea eta gizarte elebiduna lortzeko hizkuntzaren ohiko erabileraren garrantzia aitortzea dira.Berbagunearen zazpigarren edizioa gaur, asteartean, azaroaren 27an egingo da. Bertara, milaka lagun agertuko dira, euskaltzaleak zein euskara ikasleak.Berbagunea goizeko 9:30etatik 19:30ak arte luzatuko da eta Zuriñe Hidalgo telebista-aurkezlea eta kantaria izango du moderatzaile.“Euskaraz hitz egin, euskara euskaraz partekatu” da Euskaraldiaren barruko zazpigarren edizio honetako leloa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #48: Karen Dalton, Ro, John Murry, Txomin Artola, Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak, Courtney Barnett

ar. Aza 27 , 2018
Saio honetako lehenengo gonbidatua Karen Dalton izango da, Amerikako blues abeslari bikain honek Sweet Subtitute eta Something on your mind abestiak utziko dizkigu, segidan Matadeixen sortutako proiektu berri bat, Ro izenez eman dute argitara llhunbean esan-eginak izeneko singlea. John Murry-k liluratu gintuen bere The Graceless Age disko bikainarekin eta gertutik […]

Honekin lotuak