Abuztuaren 20an Bad Sound Algara konpartsan #AsteNagusia25

Abuztuaren 20an, asteazkenarekin, Bad Sound taldea arituko da zuzenean Algara konpartsaren txosnan. Taldeko kide Stepirekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik-norakoak ere kontatu dizkigu. Betiko abestiak jotzeaz gain, abesti berriak ere joko dituztela kontatu digu. Bad Sound 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da; eta estiloari dagokionez, reggae, dancehall eta ragga estiloen arteko nahasteka egiten dute. Stepik azaldu digunez, taldearen hastapenetatik beti saiatu dira Bilboko Aste Nagusira hurbiltzen, hasieran era inprobisatu eta prekarioan bazen ere. ALGARAkoa “ezinbesteko gaua” izango dela agindu digu Irungo musikariak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errespetu Nagusia kanpaina abiatu da aurten ere

og. Abu 14 , 2025
Atzo goizean aurkeztu da Arriaga Antzokiko hallean eraso matxista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoak prebenitzeko eta artatzeko estrategia integrala Errespetu Nagusia lelopean. Bertan izan dira Juan Mari Aburto alkatea, Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Bilboko Konpartsak, Amaia Arregi Segurtasuneko zinegotzia, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotzia, Udalbatzako beste ordezkari batzuk eta hiriko […]

Honekin lotuak