Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa da Prototipoak. Azkuna Zentroan ospatuko da datorren astean, ekainaren 1etik 5era. Bertan, zortzi proiektu aurkeztuko dira argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotuta. Antolatzaileek jakinarazi bezala, Prototipoak bi urteko proiektua da, eta bertan leku desberdinetako artistek esperientzia berriak planteatuko dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotuta. Gonbidatu ugari izango dira bertan; besteak beste, Polaroiska, José Ramón Ais, Diego Sologuren & Sébastien Tripod, Maider López, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernández sortzaileek hartuko dute parte. Antolatzaileek adierazi dutenez, proiektu hauek norbere pertzepzio-gaitasuna birsortzeko balioko dutela. Informazio gehiagorako, satu www.azkunazentroa.eus-en.
Deskargatu hemen