Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu berri duten taldearekin batera argitaratu dute.
Ireki ditu ateak Durangoko azokakako 53. Edizioa. Ikasleak izan dira gaur goizean protagonista eta gune guztiak bete dituztenak. Jabi Zabala lankideak bertatik bertara guneetako protagonistekin hitz egiteko aukera izan du. Ateak ireki arteko tartean urduritasun eta ilusioa izan dira nagusi Gerediaga Elkartean ere. Erronka berriei aurre egiteko prest da Nerea […]