PIPERPOLIS: Pez Limbok “ Oxido” antzezlanaz eta Kaskezur taldearen azpisugeak

Pez Limbo konpainiak ‘Oxido’ antzezlana estreinatu berri du Gasteizen. Emozioei loturiko eta gizarte harremanen bueltako antzezlana sortu dute berriz ere: Oxido. Raul Caminok idatzi eta zuzendu du lana. Gurean Ainhoa Alberdi aktorea izan da. Hogei minutuko hiru zatik osatzen dute lana, eta antzokiko toki jakin batean egingo dute obraren zati bakoitza. Ikuslearekin lotura estua izan nahi du obrak.

Bestetik Kaskezur taldeko Ion Minde  batu zaigu “Azpisugeak “ lanaz jardun dugu berarekin batera. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ultravioleta izpiz beteriko musika Revolta Permanentaren berria

az. Ots 14 , 2018
Revolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta deiturikoa. Bihar Bilboko kafe antzokian zuzenean aurkeztuko du. 8 kantu berri, 8 ekoizle. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator, “Gazteak euskara zabaltzen” deiturikoa. Hip Hop, elektronika eta metal doinuak, Revolta Permanenteran Ultravioleta lanean, Iker Aguinaga izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180214_revolta_editatuta.mp3 […]

Honekin lotuak