ALIRITZIRA: Hiri logelak edo lo egiteko hiriak ( Ula Iruretagoeina)

Gaurkoa Ula Iruretagoaiena arkitektoarekin batera lo egiteko hiriak edo hiri logelak aztertu ditugu. Hirien logelak nagusiki etxebizitzak dauden bizilekuak dira, bizitza garatzeko beste funtzioak (lana, aisialdia, berdeguneak, elkarguneak, erosketak) hiritik atera eta beste leku batean gertatzen direlako. Lo egiteko bakarrik pentsatuak eta eraikiak izan diren toki hauek ez dute zentrorik, eta errepidearen menpekotasunean jaio dira. Hiri berriak dira megalopolietako satelite gisara sortuak.Estatu Batuetan sortutako hiri eredua bat da, II.gerra mundialaren ostean kotxe pribatuaren enpresei bultzada emateko bizimodu bat asmatu zuten agintariek. Gerraren osteko ber-eraikitzean bizi estilo bat sortu zen: berdegune partikular eta indibiduala familiarentzako etxetxoarekin. Goizean esnatu, kotxea hartu, lanera joan eta gauean etxera itzultzea da bizi-ibilbidea. Ez dago ez plazarik, ez dendarik, ez berdegunerik. Etxe pribatuen multzokatzea da errepide baten inguruan. Dentsitate baxuko hiri eredua da, etxea eta lorategi txikiarena. Gaur egunean ere amerikar askoren ametsaren sinbolismoan dagoen bizimodua.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #49: Black is Beltza, Idles, Our Girl, Terry Reid, King Krule, Mursego

ar. Abe 4 , 2018
Saio honen hasieran Fermin Muguruzaren azken lana izango dugu entzungai, berez Black is Beltza filmaren soinu bandatik pare bat abesti entzungo ditugu. Ustekabez beteta dator soinu banda hau, zati oso akustiko eta orkestatuak eskaintzen dizkigu eta oso interesgarria iruditu zaigu Muguruzaren azken lana. Segidan Idles punk talde britaniarraren azken diskoa […]

Honekin lotuak