MUSIBLA #49: Black is Beltza, Idles, Our Girl, Terry Reid, King Krule, Mursego

Saio honen hasieran Fermin Muguruzaren azken lana izango dugu entzungai, berez Black is Beltza filmaren soinu bandatik pare bat abesti entzungo ditugu. Ustekabez beteta dator soinu banda hau, zati oso akustiko eta orkestatuak eskaintzen dizkigu eta oso interesgarria iruditu zaigu Muguruzaren azken lana. Segidan Idles punk talde britaniarraren azken diskoa Joy as an Act of Resistance. Soinu gordinak eskaintzen dituen zirimola bortitza da Idles taldearen musika. Jarraian beste disko berri bat eta oraingoan taldearen lehenbizikoa, Our Girl da taldearen izena eta disko intentsua da Stranger Today estraineko disko hau. Segidan Terry Reid, 70eko hamarkadan kaleratu zituen bere diskorik ezagunenak. Azken bolada honetan askotan jotzen dugu Light in the Attic diskoetxearen katalogora izan ere aintzinako disko interesgarriak editatzen dituelako eta hau dugu horietako bat, Terry Raid-en River diskoa. King Krule artista noiz edo noiz ekarri dugu gurera bere The Ooz disko ederrarekin, gaur ere beste bi abesti entzungo ditugu eta bukatzeko Maite Arroitajauregik (Mursego) eskaintzen digun Mutu bere azken lana. Berez dantza garaikide ikuskizun baterako egindako soinu banda da eta ez da disko modura argitaratu, hala ere, hemen entzun dezakezu Mursegoren lan eder hau.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Jon Basagurenek “Dena oskol” Izaki Gardenak taldearen lan berria aurkeztu digu.

az. Abe 5 , 2018
Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu […]

Honekin lotuak