ALIRITZIRA: Gastronomia eta arkitekturaren arteko paralelismoaz (Ula Iruretagoiena)

Gaurko hirigintza atalean gastronomia eta arkitekturaren arteko paralelismoen inguruan hausnartu du Ula Iruretagoeinak.  Askotan entzun izan dugu Michelin izardun jatetxeetan  langileen lan baldintzak kaskarrak direla.  Polemika ez da berria. Bestelako profesioetan, ospea kudeatzen duten lan taldeetan zer gertatzen den jakin nahi dugu, eta zehazki, arkitektura munduan. Eraikuntza batean ikerketa lan handia egon daiteke, material ezberdinak frogatuz, eta benetan artisautza lan bat da, espazioen girotze berezi bat sortzea, eta kokapenak eta biztanleak behar dituen baldintzak asmatzeko prozesua dentsoa da. Guzti hau, denbora da, eta beraz, dirua da. Goi gastronomiatzat dugunak ere bai, ikerketa lan  handia du. Hau da, platerera datorrenaren atzetik ordu asko egon dira testurak, zaporeak nahasten eta probatzen. Arkitekturan gutxienez, eta estatu Espainiarrean, ez da lan estra hori ordaintzen, ez eta baloratzen ere.Bulego handi eta ospetsuak  bekario eta ikaslea-praktiketan oinarritzen dira. Jatetxeak eta arkitektura bulego handiak, ikastetxe txikiak balira bezala tratatzen dira. Master bat egitea bezalaxe da bertan lan egitera doazenak . Currikuluma puztu eta esperientzia ona lortu. Artisau onak bezalaxe, denbora behar da arte lana eskuratzeko. Eta lana estimatu, prozesuan itxaronez eta lan onaren prezioa ordainduz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaurkoa, atzokoa eta etorkizunekoa protagonista Euskal Zine Bileran

az. Urr 3 , 2018
 Euskal zine bileraren 40 +1 edizio ospatuko du aurten. Urriaren 6an, Telmo Esnal zuzendariaren DANTZA filmak emango dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Gainera, aurten, Begirada saria Kimuak-eri emango zaio, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari […]

Honekin lotuak