Durangoko azoka itxi berri dela, hainbat disko bildu ditugu bertan eta horiekin, eta beste zerbaitekin, pasatuko dugu gaurko ordua. Hasteko Montauk taldea izango dugu Geruzak euren azken diskotik Itzali da Berlin abestia entzungo dugu. Matt Maltese izango da hurrengoa Bad Contestant izeneko diskoa kaleratu berri du eta bertatik izen bereko abestia entzungo dugu. Euskal Herriko izen garrantzitsua da Gari eta azken bolada honetan disko ederrak kaleratzen ari da, dotoreak, produkzio ederrarekin eta abesti inspiratuekin. Beste Denbora Batean du izena bere azken diskoak eta bertatik Memoriarena eta Denbora abestiak entzungo ditugu. Sun Kil Moon talde berezia da, abesti luzeak eta narratiboak dituzte eta hipnotikoa suertatzen da This is my Dinner izeneko euren azken diskoa, bertatik This is not possible abestia. Tenpora proiektuaren atzean Juantxo Zeberio Etxetxipia pianojolea dago, Itzulika deitzen da euren azken diskoa eta Belarretan etzanda abesti leunarekin jarraituko dugu. Xabi Bandinik bere bakarkako bideari ekin eta Begibakar izeneko proiektuarekin agertu zaigu, izen bereko diskoa besapean duela. John Murry-k 2017an kaleratu zuen A short history of Decay eta bertatik Wrong man abestia. Eta bukatzeko Izaki Gardenak taldearen Dena Oskol euren azken diskotik bi abesti Dena oskol eta Irten.
Deskargatu hemen.