MUSIBLA: Thao & the Get Down Stay Down, Frankie Cosmos, Wilco, Rafa Rueda, Daniel Darc, Coque Malla

Kaixo lagunok! Saio honetan Thao & the Get Down Stay Down proiektuarekin hasiko gara, esperimentazio joera garbia duen talde honetan Thao Nguyen-ek eusten dio lidergoari. Frankie Cosmos abeslari amerikarraren proposamen samurrarekin jarraituko dugu bere azken diskotik ateratako bi pieza entzungo ditugula. Aspaldi ezagun dugun Wilco-k egingo digu bisita Rafa Ruedaren azken diskoari kosk egin baino lehenago, Hiri Kristalezkoa diskoak baditu nondik heldu eta oraingo honetan Jon eta Oroitz abesti hunkigarri eta betea entzuteko parada izango dugu. Daniel Darc izango dugu entzungai gero, Taxi Girl taldean ezagun egin zen abeslariaren 2004ko Crève cœur diskoa berreskuratu dugu. Coque Mallak, Los Ronaldos taldeko buru izan zenak El ultimo hombre en la tierra diskoa 2016an kaleratu zuen eta hona bi abesti ekarri ditugu bertatik. Hauxe da dena aste honetan. Ondo izan!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Izar piano jolearen historia, Marie de Jongh taldearen antzezlan berria

az. Abe 27 , 2017
Izar da Marie de Jongh konpainiaren lan berria, Jokin Oregik zuzendutakoa. Ekoizpen lan hau Amour aurreko antzezlanaren ondoren dator, Arriaga Antzokiarekin ekoiztu zen eta bertako agertokian estreinatu zena. Ostegunean estreinatuko dute eta gaurkoan Izar antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Izar, sei urte dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko […]

Honekin lotuak