Haurdunak manipulatu? Oier Gorosabelen eskutik

Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki eteten direla, arrazoi desberdinengatik: adina (espermatozoide eta obuluen kalitatea jaitsi egiten da), elikadura, drogak (legalak nahiz ilegalak)…  Bai arrazoi horiengatik bai berezko mutazioengatik, haurdunaldi asko bidera ezinak edo gatazkatsuak izaten dira. Horrelakoetan, gorputza bera izaten da fetua suntsitzen duena, bideragarria ez delakoan. Eta hori lehenengo bost hilabeteetan gertatzen da eskuarki.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #54: Izaki Gardenak, Gari & Maldanbera, Matt Maltese, Black Belt Eagle Scout, Cigarretes After Sex, Bodega

ar. Urt 22 , 2019
Saio honetan, besteak beste, euskal musikan atera berri diren diskoak aletzen jarraituko dugueta horretarako Izaki Gardenak taldeak kaleratu berri duen Dena oskol diskotik, bi abesti ekarri ditugu, diskoari izena ematen dion abestia eta Burdin Jantzia, gainera Gari & Maldanberak Beste denbora batean diskotik beste bi abesti Denbora eta Obsesioak. Honetaz […]

Honekin lotuak