SOINUGELA: Blue Note omenaldia Leonard Cohen-i, Ray Charles, Love, Treasure Isle Ska

Leonard Cohen handia kantari-kantuegile eta olerkari kanadarra 2016an hil zen. Larry Klein musikari eta ekoizlea bere lagun mina izan zen. Bost urte geroago, Kleinek gorazarre bilduma nahi zion egin, Cohen ikaragarri miresten zuelako. Here It Is: A Tribute to Leonard Cohen, Blue Note diskoetxerako egindako grabazioekin osatu da, gehienbat jazz musikariekin, Bill Frisell, besteak beste, eta pop eta rock mundutik ere datozen abeslariekin. Entzun ditugunak: Steer Your Way (Norah Jones), Here It Is (Peter Gabriel), Hallelujah (Sara McLaclan), Avalanche (Immanuel Wilkins), Coming Back to You (James Taylor), You Want It Darker (Iggy Pop), If It Be Your Will (Mavis Staples), Bird on the Wire (Bill Frisell) eta Who by the Fire (P.J. Harvey / Tim Philips).

Love Los Angeleseko rock talde eredugarria izan zen. 1965ean Arthur Lee sartu zen taldean. Beltzak eta zuriak elkarrekin izan zituen lehenengoetariko taldea iza zen eta horrek mugatu zuen euren musikaren zabalkundea. Aniztasun handiko eremuetatik ekarritako musika nahastu zuten: blues, jazz, folk, garage, sikodelia… 1966an grabatu zuten lehenengo bilduma ekarri dugu eta abesti batzuk dastatu ditugu handik: My Little Red Book, Can’t Explain, No Matter What You Do eta Hey Joe.

A Message From the People Ray Charles-ek argitaratu zuen 1972an, baina hogei urte arinago bilduma hau grabatzeko lehendabiziko asmoa izan zuen. TRC diskoetxe propioa sortu zuen Charlesek hau grabatu eta kaleratzeko, Quincy Jones ekoizlea aukeratu zuen. Grabazio hau “topical songs” edo esangura politikoa zuten kantuek osatu zuten A Message From the People, by the People and for the People zuen izen osotzat diskoak. Bertatik entzun ditugu: What Have They Done to My Song, Abraham, Martin and John. Take Me Home, Country Roads eta America the Beautiful.

Jamaikako 1965eko eszenan oraindik rocksteady sortu baino arinago, ska sukarra zegoen. Treasure Isle diskoetxean grabatutako kantu batzuk entzun ditugu, guztiak Duke Reid-en produkziopean grabatuak: Ska La Rama (Lynn Tait), Renegade (The Zodiacs), Independence Ska (Baba Brooks), Koo Koo Doo (Stranger Cole), Nuclear Weapon (Roland Alphonso) eta University Goes Ska (Don Drummond).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Gau beltza

ig. Urr 30 , 2022
Gau beltza ospatuko dugu eta kaleak sorginez, mamuez, banpiroz, beterik daude. Amamak bere garaian zelan ospatzen zuten kontatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221030_gaurezdagoeskolarik_gabe_baltza.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak