11 ispilu: Turn turn turn ( Pete Segeer) #Bertsioak

Gaurko bertsio saioan Pete Segeer kantari estatubatuarraren “Trun trun trun” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantaria eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Musikaren bitartez ekintzaile politiko ere bazen Seeger. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu zen, eta, gero, bakarlari gisa. AEBetako kontzientziaren ahotsa izan zen ehun abesti baino gehiagoren bidez; haietan irudikatu zituen XX. mendeko injustiziak,  borrokak eta ametsak. Vietnamgo gerraren kontra aritu zen, besteak beste. “turn turn turn” kantua bere bigarren lanean aurkitu dezakegu. Bertsioak, The Byrds, Dan Zanes & Elizabeth Mitchell, Dolly Parton eta Bruce Springsteen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #268: #CES2019 - Mugikor tolesgarriak eta kaseteak

al. Urt 21 , 2019
Aste honetan, CES azokatik pasatzen gara, teknologiaren aurrerapenak ezagutzeko eta eztabaidatzeko. Ateratzerakoan, aurkitzen ditugu Europar Batasunaren proiektu berria edo operagailu telefonikoen balantzak eta gorabeherak. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean268.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak