Gaurko saioan ikus entzunezkoen inguruan arituko gara, sexologia atala dugu plazera zeure eskuetan. Datozen saioetan filmak izango ditugu aztergai. Ikus-entzunezko kulturaren eragina oso nabarmena da gizartearen imajinario kolektiboa moldatu eta zizelkatzeko orduan. Bestalde, filmek kontatzen dizkiguten istorioak sasoi jakin horretako testuinguruaren kronika bihurtzen dira. Horregatik atal honetan zinemara begira jarriko gara eta pelikulak aztertuko ditugu ikuspuntu sexologiakotik. Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin. Gaurko saioa 80 egunean filma aztertu dugu, 2010 urtean Jon Garaño eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma da. Donostiako Zinemaldian 2010eko Donostia Film Comissionen saria lortu zuen, baita Gehitu elkartearen Sebastiane saria ere. Ondoren hamaikatxo sari jaso zituen.
Deskargatu hemen.