Etxeko langileen elkarteak Osakidetza eta Osalani eskaera egin dio laneko osasunean etxeko langileak ere aintzat hartu ditzaten

Etxeko Langileen elkarteak urtero aurkezten duen txostenaren ondorioa eta datuak aurkeztu ditu. Aholkularitza zerbitzua eskaintzen du elkarteak, eta iaz 523 pertsonen 592 zalantza artatu zituzten.Gaur aurkeztutako datuak eta estatistikak fidagarriak eta garrantzitsuak direla azpimarratu dute datu errealetan oinarritu daudelako. ELEk urtetik urtera argitaratzen dituen datuek etxeko beharginen lan baldintza zailak agerian uzten ditu. Eta egoera hori bideratzeko Eusko Legebiltzarrak hiru bider eskatu dio Jaurlaritzari etxeko lanak egiten dituzten beharginen baldintzak kontrolatzeko lan ikuskaritza erabili dezan. Hain zuzen 2010, 2011 eta 2014 urteetan onartu ziren ebazpen horiek. Bada, ELEk salatu duenez gaur gaurkoz oraindik ez dute behar bezalako ikuskaritzarik egiten, eta oraindik “bitartekaritza lanak egiten dituzten agentzia batzuek egoera ilegalean egiten dute lan”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Energia Trantsiziorako Artea eta Komunikazioa bultzatzeko Artekom sortu dute

ar. Urt 29 , 2019
Kalejira batek Bizkaiko campusa zeharkatuko du bihar, Artekom proiektua aurkezteko jardunaldiari hasiera emateko. 11:30ean, Arte Ederretako Gradu Aretoan, proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dira; Errakaleor Bizirik! kolektiboak parte hartuko du bertan, bere esperientzia azaltzeko. Artekom foro parte-hartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, […]

Honekin lotuak