Kalejira batek Bizkaiko campusa zeharkatuko du bihar, Artekom proiektua aurkezteko jardunaldiari hasiera emateko. 11:30ean, Arte Ederretako Gradu Aretoan, proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dira; Errakaleor Bizirik! kolektiboak parte hartuko du bertan, bere esperientzia azaltzeko. Artekom foro parte-hartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, arte sorkuntzaren bitartekaritzarekin. Hainbat jarduera prestatzen ari da ,zinema, tailerrak, hitzaldiak, esperimentazio eta ikerketa inguruneak proposatzeko asmoz. Erakusketa artistikoa antolatzea ere badago.
Deskargatu hemen.