Kafe Antzokiak sari berezia jaso du Musika Bulegoaren eskutik

Atzo banatu zituen Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak bere sariak Jimmy Jazz aretoan, 11  sari denetara. Saritu sorta anitza izan zen atzokoa: Dupla, Pascal Gaigne, Zea Mays, Eresbil, Baloreak, Euskal Barrokensemble, Maite Larburu, Zukan Hirukotea, Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilboko Kafe Antzokia eta Xabi Aburruzaga. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egin zuten sari banaketaren emanaldia. Sari Berezia eta Ohorezko aipamena ere banatu zituzten atzo. Aurten 25. urtemuga duen Bilboko Kafe Antzokiarentzat izan zen aipamenetako bat, urteotan euskal kulturaren «erreferente» eta musikarientzako bilgune izatea aitortu baitote. Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko laguna batu zaigu saioan, saria eskertu eta Kafe Antzokiak bizi duen egoera larriaz mintzatu zaigu bera. Kafe Antzokiak itxita jarraitzen du martxoaz geroztik eta nekez zabaldu ahalko ditu ateak egoera honetan. Urbeltzek atzokoan esan zuen moduan, “Kafe Antzokia ez da areto bat bakarrik, euskaldunentzat topaleku, harremanetarako eta saretzeko gunea da”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hitzaren Dantza Atik Zra larunbatean Algortan

og. Urr 1 , 2020
Larunbatean Hitzaren Dantza jaialdia ospatuko da Algortako Muxikebarri antzokian. Atik Zra, bertsoak, dantza eta musika batzen dituen ekitaldia da Hitzaren Dantza jaialdia. Joseba Santxok ekarri dizkigu xehetasunak. 2015ean abiatu zen Hitzaren Dantza ekimena eta urte hauetan egindakoaren errepasoa egingo dute larunbatean, beraz, urriaren 3an, Muxikebarrin ospatuko da jaialdia. Bertan, Itsaso […]

Honekin lotuak