Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Musika, antzezkia eta aisialdirako hainbat plan ekarri dizkigute.
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Auritzen Pablo Fermin Irigarai Goizueta, Larreko, nafar medikua eta euskal idazlea. Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona izan zen nafar euskaltzale hau, kazetari moduan hainbat kazetatan ibili zen idazle, Eskualduna, EAJren Napartarra, Gure Herria, Euskal-Esnalea eta La Voz de Navarra-n besteak […]