Ernai gazte antolakundeak prekarietatea salatzeko mobilizazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 16. Mobilizazioa, “prekarietateari ateak itxi” lelopean. Mikel Aiartzaguena izan da gurean. Larunbateko manifestazioa hitzaldi sorta baten bukaera izango da, izan ere aste honetan zehar gazteek paratzen duten prekarietatearen inguruko hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte, helburua gazteek bizi duten egoeraren argazkia ateratzea izan da. Gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute, bizirautera kondenatu. Horrela adierazi zenuten mobilizazioen aurkezpenean, eta hori ez duzu bakarrik enpleguarekin erlazionatzen bizitzako beste esparruetara heltzen da segurtasun eza. Larunbatean beraz egoera iraultzeko asmoz protesta deitu duzue, Euskadi plazan hasiko da 17.30etan, eta Bilbon zehar hainbat ekimen egin ondoren, Areatzan bukatuko da.
Deskargatu hemen.