Jose Perez Ocañaren bizitza oholtzara eraman dute “Ocaña” antezlanean

Arriaga antzokian estreinatu ostean hilabete honetan zehar Ocaña antzezlana Pabiloi 6 aretoan eskaintzen ari dira. Jose Perez Ocañaren bizitza oholtzara eraman dute. Artista, performerra, pintorea, bizi izan zuen deboratik aurretik zebilen. Gizarteak ez zuen sekulan ulertu ez haren lanik ez haren izaerarik eta larrutik ordaindu zituen gizartearen mespretxua eta maitasun ezaren samina. Berpiztu egin da orain Ocaña. Ahanzturaren itzaletik atera, eta guztiok kontuan izan beharko genukeen historia taularatzera dator Ocaña. Dramaturgia eta ideia Unai Izquierdorena da, gainera berak gorpuzten du Ocaña. Gaur Bilbo Hiria Irratira hurbildu zaigu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorika izan dira Bilboko Kafe Antzokian

az. Urt 16 , 2019
Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagak Kafe Antzokian. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta gauza asko aldatu dira.  Baina idazleak berdin darrai; kanpokoa bai baina barrukoa ez delako sekula zahartzen. […]

Honekin lotuak