LANAREN EKONOMIA: Saioaren aurkezpena, pentsionista eta alargunen bizimodua kolokan

Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon Bernat, Bilbo Hiria irratian astero  saioa egiten, beste irrati libreen gustukoa izango delakoan. Ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten ibiliko dira, baina egiturazko aferak entzuleen eskura jartzen ere bai. EHU-ko ekonomia irakasleak dira, bata sindikalista, bestea militante autonomoa, biak lan ekonomiaren inguruko hitzaldi eta ikerketetan arituak. Gaurko saioan pentsionista eta alargunen aurkako erasoaren inguruan aritu dira. Pentsioen erreformak aztertu eta egun mahai gainean dauden eztabaidan inguruko hausnarketan sakondu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bihar Open your sormena martxan jarriko dute

ol. Api 13 , 2018
Bederatzi urte dira Deustuko Erriberan Artiatx lantegian Open your ganbara ospatzen dela. Oraingoan sortzaileei zuzendutako Open your sormena jarriko dute martxan, sortzaileei zuzendutako merkatu berezia, hilebeteko bigarren larunbatean ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Openyoursormena.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak