BERBAZ: Joseba Zabala, Eko-Oiz elkartean, Oizpean, ingurumenaren alde. Posible dela erakusten

2008an ekin zioten abenturari, existitzen ez zena sortzen, eta posible dela erakusten ari dira. Betean dabil Joseba (garapen iraunkorrean buru belarri sartu zen behinola, familia eta historia berreskuratzeko argiak piztuta) eta taldea ekinean. 2500dik gora bazkide dira 2019an. Autofinantzatutako proiektua, to!

Talde lan polita izan da hasieratik, hori oinarrian, antza. Etxetzar bat kontzesioan lortu, inguruko lurraldea ondoren, eta aspaldiko moduetan basoa garbitu eta biodibertsitatea berreskuratzen (Diputazioari galdera. orain arteko kudeketa negargarriaren ondoren: “nora eraman nahi dugu basoa 2025erako? Eta zelan?”), errekaldea berreoneratu, baratze eta bertako galtzera diren fruta-arbolak -makatza, patxaka,…-, energia berriztagarriak, etxea berregokitu lehengo moduak berrikasiz,…

Jubilatuak altxor ditugu, irakaskuntzan dabilen jendea eta eskoletako umeak ere bai, eta beste hainbat bolondres jakintsu. Ipar Euskal Herriko laborariengandik ikasten, beste eskualdeetako jende eta talde zoragarriarekin elkarlanean,… badago hemen humusik, bai!

Kantak:
Zuhaitza (Xabier San Sebastian)
Hoy no quiero estar lejos de la casa y el árbol (Silvio Rodríguez)

Erreferentziak:
EkoOiz Elkartea

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kafe solasak, euskara ikasleekin hedabideen inguruan berbetan

az. Api 10 , 2019
Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera, hedabideen inguruan hausnartuko du, Kafe solasak izeneko ekimenean. Euskara ikasleekin batera euskarazko hedabideen inguruan aritu gara. Zein nahiago duten, irakurri, entzun edo ikusi. Teknologia berriek aldatu ahal dituzte kontsumo ohiturak. Hitzak, hitzak, hitzak, goizetik gauera telebistan, irratian, prentsan, Interneten. Gure garaiaren ezaugarria […]

Honekin lotuak