Euskalgintzako taldeek eta erakundeek elkarrekin egin dute Korrikako kilometro bat. Zubia izan zen ikur aurreko Korrikan: Santiagoko zubia, Hendaia eta Irun artekoa, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko lotura. Edizio honewtan korrikaren ekuadorean egin dute ekitaldia Bastidan. Aurreko martxoaren 23an Pasaiako Albaola museoan hasitako “Aro berriari Klika” izeneko dinamikaren jarraipena izan da. […]
klika
Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika. Eguerdia Elizondon sartzeko zela bat egin dugu Maitanerekin arrosa sareko gure lankidearekin. Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta […]
Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]