Gaurkoan Lutheria eskolara hurbildu gara. Artisautza eta soinua uztartzen dituen jakintza da luteria, musika tresnagintza, alegia. Bilbon bertan dugu langintza horren eskola bat, Euskal Herriko bakarra. Eskola ezagutzera emateko bi egun prestatu dituzte maiatzaren 4a eta 8a. Bertako Luis Artola gonbidatu dugu gurera azalpenak emateko. Arku-instrumentugintza eta konponketa (biolin, biola eta biolontxeloa) lantzen duten ikasketak dira. Eusko Jaurlaritzaren eskola ofiziala da eta Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan kokatuta daude. Bele, Bilboko Esukal Lutheria Eskolak hiru ikasturtetan antolatzen du bere Ikasketa Plana. Hiru urte horietan, arkuzko hari-instrumentuak –biolinak, biolak edo biolontxeloak– eskuz, artisau eran eraikitzen ikasten dute ikasleek. Artisau bokazioa, musikarekiko gustua eta luthierraren langintzarekiko zaletasuna duen orori zuzenduriko ikasketak dira.
Deskargatu hemen.