BERBAZ: Garbiñe Delgado Raack, konstrukzionismoan, etengabe bilakatzen

Beharbada auzokoagaz dantzatzen ikasi behar dugu gehiago, auzokoagaz burruka estatiko batean lotu ordez. Normalak dira pertsonen arteko haremanetan aldikako gelditzeak, blokeoak, antzualdiak. Mugak agertzen ari dira. Horiekin jolasten jakinez gero eta beste leku batera eraman gaitzake horrek. Zerbait berria, emankorra, oparoa ager daiteke. Begirada konstrukzionistak horretan lagundu gaitzake. Errealitatea, egia bakar, tinko eta aldaezientzat izan ordez, elkarrekiko harremanean bilakatzen den zerbait bizia, erlatiboa aldakorra dela onartzeak. Begirada hori bizimodu zaio Garbiñe aspalditxo. Ernatzen ari zaio Garbiñeri “Solasari”, proiektua. Zer sortuko orte bertatik?

Ajangizera itzuli dira 2016 aldean, munduko bazterretan dexente bizi izan ostean. Eta hurrengo batean, araiz, bidaia bat izango dugu berbaldiari ekiteko aitzakia. Mexikon hasi eta Andeetako hegoaldean bukatutako hamalau hilabeteetako bizikleta bidaia. Irrikitan!

Kantak:
Zoratzen (Hertzainak)
Todo se transforma (Jorge Drexler)

Erreferentziak:
Taos Institute eta Garbiñeren lan bat
Garbiñeren Hitza-ko zutabeak

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu du

al. Mai 6 , 2019
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu berri du, euskarazko hedabideen egoera aztertzen duen urteroko txostena. Urtekarian artikulu ugari jaso dituzte, eta bertan jasotako datuak zein azterlanak aztertu ditugu Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe Mimentzarekin. Sektorea aldaketan dago eta horrelakoetan oso garrantzitsua izaten da ikerketa eta hausnarketan, Behategiaren urtekariaren helburua hori […]

Honekin lotuak