Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo altu batekin, hainbat auzokidek esan bezala, eremu zabal bateko landaredia kendu eta, lurra zapaldu eta finkatu egin dute. Sortzen ari den inpaktua argi eta garbi ikus daiteke plataformak erakutsitako argazkietan, eta Bizkaiko Diputatu Nagusiaren adierazpenak gezurtatzen dituzte. “Elkarrizketarik ez badago ere, eta nahiz eta lanak hasita egon, Supersur Handitzeari Ez Plataformatik, gogotsu ari gara lanean, herritarrek Bolintxuren balio handiak ezagutu ditzaten, eta autobia hori eraikitzen bada galduko dugunaz jabetzeko”, esan dute.
Bestalde, Supersur Ingurumen Eraginaren Adierazpenaren prorrogaren kontrako Administrazioarekiko Auzien Errekurtsoarekin jarraitzen dute, eta bertan eskatzen dute gaur egungo adierazpena iraungitzat jotzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen berri bat egiteko obrak gelditzea.
Helburu horiek lortzeko errekurtsoa aurkeztu dute, baina ekonomikoki tramite garestia denez, crowdfunding proiektu baten bidez dirua lortzen saiatuko dira. Lagundu nahi duten pertsonek ondoko webgunearen bidez lagundu dezakete.
Deskargatu hemen.