Beste 50 eragilerekin batera, “Ampliacion Supersur Ez” plataformakoek mobilizazioa deitu dute apirilaren 24rako, Arriagan hasiko da 18:00etan. “Supersur gehiagorik ez, bolintxu bizirik” lelopean, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako eredua alde batera uztea eskatzen dute, bai eta motorrik gabeko mugikortasuna eta garaio publikoa lehenestea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_Supersur1.mp3 Deskargatu hemen

Bi urte igaro dira jada Supersurraren obra hasi zenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbotik Arrigoarriagara zuzenean joateko bidea eraikitzea erabaki zuen, Bilbora bertara sartzea sahiesteko.Baina errepide hori egiteak Bilboko Bolintxu eremu berdean obrak egitea suposatzen du, eta jada Seberetxe inguruko basoko 15 hektarea hartu ditu  proiektuak. Erabaki honen aurrean, hainbat plataformak […]

Ampliacion Supersur Ez plataformak Bolintxura mendi martxa antolatu du Abusu auzotik abiatuta, Supersur autobidea handitzeko lanek haranean eragiten duten kalteak salatzeko. Mobilizazioa larunbatean abiatuko da Zamakola Kaleko 77. zenbakitik, goizeko 10:30ean. Hodeirekin batera Bolintxuren egoera errepasatu dugu. “Bolintxu ez suntsitu, Bolintxu babestu egin behar duzue!”. Hori da Ampliacion Supersur Ez! […]

‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek erabakia hartu arte. Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegitea jarria duen plan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatu du elkarteak. Plataformako kidea den Manuk azaldu dizkigu orain arte egindakoak eta aste honetan deituriko mobilizazioak. Bilbo […]

Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak  eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo […]

Bolintxu bizirik, Supersur handitzeari ez plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako 18:00etan Arriaga plazatik. Izan ere, Supersur handitzearen proiektuaren helburua autonomia erkidegoen arteko trafikoa A8tik desbideratzea zen. Egunean 24.000 ibilgailu pasatzea aurreikusten zuten, baina erdia ere ez da pasatzen bertatik. 800 milioi euroko gastua ekarri ondoren, luzapen berriak ere gastu […]

Super-surraren Bolintxuko luzapenaren aurkako kanpainaren aurkezpena egin zuen Ampliación Super-sur EZ plataformak joan den ostegunean. Bertan, plataformak Super-surraren aurkako proiektuaren hirugarren fasea aurkeztu eta“El Ultimo valle”, Urko Olazabalen dokumentalaren emanaldia egin zuen. Plataforma honetan Super-surraren aurka dauden hainbat mugimendu daude; horietako bat da Ekologistak Martxan. Bertako kide bat izan dugu […]