Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu izan dela sistema hau. Gaur, tratamendu mota hau azaltzen saiatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta, pazienteen informaziorako eta medikuen lasaitasunerako.
Deskargatu hemen.