Berri Txarrak lagun artean Uztailak 14 kobetamendin

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin antolatzen ari den Berri Txarrak Lagunartean izeneko kontzertuari buruzko hainbat datu eman ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Euskal Herrian iragarritako emanaldi guztietako sarrerak bukatuta daude jada, beraz, Kobetamendikoa da, gaur gaurkoz, Euskal Herrian talde nafarra ikusteko dagoen bakarra. Kontzertu berezia antolatu dute eta lehene aldiz gonbidatuak eta lagunak izango dituizte aldamenean; El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers). Gau berezi hori borobiltzeko eskaintza kultural oparoa ere biltzen ari dira dira “Ahotsenearen zati bat” eroango dute kobetamendira eta adin guztietako zaleentzako egitaraua osatu asmo dute. Laster AEB eta Mexikon birari ekingo diote, eta irailean Europan barrean ibiliko dira. Azaroan Iruñeko Navarra Arenan eskainiko dituen azken bi emanaldiez gain, Kobetamendikoa Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

M26:"Bilbotarren beharrizan guztiei erantzutea" da Juan Mari Aburtoren nahia #UdalHauteskundeak

ar. Mai 14 , 2019
Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu hautagaiekiko elkarrizketa sorta. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hitzordua EAJ alderdiarekin egin dugu eta bertako Juan Mari Aburto Bilboko alkatea berriz aukeratua izateko helburuarekin dabil buru-belarri lanean egun hauetan. Lau ataletan banatu dugu […]

Honekin lotuak