Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara.
Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen Karmelo plazan; eta Maialen… Robota zelakoan… Bada, gizakia dela erakutsi zuen, ahaztu egin baitzitzaion hitzordua zeukala Bilboaldeko bertsozaleekin (txapela duen buru ahaltsuak ere irristadak dituen seinale). Beraz, laukotea izan beharrean, hiru bertsolari izan ziren taula gainean: Nerea, Xabat eta Ibon.
Deskargatu hemen.