Gauekoan Piperpolistarrak Lizarrietara egin dugu salto. Asteburu honetan Uso pop jaialdiaren 10 edizioa ospatuko da, eta honekin deskantsua hartuko du jaialdiak, ez orde elkarteak. Konturatu orduko bi zifretara iritsi da jaialdia eta osasuntsu eta indartsu badago hausnarketarako tartea irekiko dute. Ala ere asteburu honetan izango da zer gozatu Sara eta Bera artean kokatuta dagoen Lizarrieta gainean. Antolatzaileak izan dira gurean.
Fridays for Future mugimenduko gazteek protesta egingo dute ostiralean Bilbon. Greta Thunberg 16 urteko gazte suediarraren ereduari jarraikiz, mundu osoan hedatu da Ostiralak Etorkizunarentzat mugimendua, klima aldaketaren aurkako mugimendua. Ostiralean eguerdian ekintza egingo dute eta arratsalderako manifestazioa deitu dute. Argi dute etorkizun hobea izateko orain borrokatu behar dutela, Klimaren berotzearen […]