Hainbat eragilek desadostasuna adierazi dute Bilboko Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Deustuko Erriberarako duten proiektuen aurrean. “Eliteen zerbitzu esklusibora dagoen unibertsitate hiria bihurtzea helburu duena” dela adierazi dute. Jokin Alberdi izan dugu irratian eta hezkuntza mundutik kezka handia dagoela azpimarratu du, Deustuko Erriberan proiektuak diru publikoarekin sustatu dira bai ekonomikoki bai azpiegitura, lursail, eraikuntza, zerga-salbuespen eta birkalifikazio aldetik ere, nahiz eta proiektu pribatuak izan. Deustuko Erriberarako proiektuen berri diseinatu Bilbotarron eta Erriberako auzotarron behar eta eskakizunetara egokitua, eta ez soilik promotore pribatuen interes eta errentagarritasunean oinarritua. Gardentasuna kudeaketan, eta hiriko diseinuak eta proiektuak egiteko parte-hartze sozial eta demokratikoei ateak zabaltzea.
Deskargatu hemen.