SOINUGELA: The Chi-Lites, La Polla Records, Rev. Johnny L. Jones, Juan Valls, Jerry Lee Lewis, Luther Dickinson

Gaurko urrezko kantua Chicagotik datorkigu The Chi-Lites taldearen eskutik. R’N’B talde honek 1972an grabatu zuen Oh Girl izeneko kantua. Gero beste bi kantu ere entzun ditugu The Chi-Litesek grabatutakoak: Have You Seen Her eta (For God’s Sake) Give More Power to the People.

La Polla Records itzuli dira eta Evaristori eskerrak eman beharko dizkiogu. Disko berrian kantu berri bakarra dugu, Ni descanso ni paz, eta hauxe da entzun dugun lehenengoa. CD berrian beste 19 kantu birgrabatu dituzte eta guk haietako batzuk dastatu ditugu: Salve, Nuestra alegre juventud, Porno en acción, Delincuencia, Los siete enanitos, Come mierda, Así casca la Basca, Tu alucinas eta El 7º de Michigan. Gero, Evaristok Mila esker Lou Reed CDrako grabatu zuen Lou Reed-en Real Good Time Together-en euskarazko bertsioa ere entzun dugu.

Punk jarrera zuen Alabamako Reverendo bat ekarri dugu gaurko Soinugelara. Johnny L. Jonesek 50 urtean grabatutako hainbeste kantu The Hurricane that Hit Atlanta CD bikoitzean batu ziren. Horko batzuk entzun ditugu: I Got Drunk for The Lord eta Sometimes I Feel Like a Motherless Child.

Oñatikoa den Juan Vallsek Glasgowen grabatu zuen La Chunky Sessions CDtik bi kantu entzun ditugu: Chocolate and Gravel eta The Hardest Time.

Jerry Lee Lewis, The Killer goitizenekoa, 1979-80 hiru LP grabatu zituen Elektra zigilurako. Hirurak berreskuratu dira aurten CD batean. Kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Rita May eta Folsom Prison Blues.

Luther Dickinsonek (North Mississippi All Stars taldeko kidea) grabazio berri bat egin du aurten, Sisters of the Strawberry Moon goitizeneko hainbat andrazko kantarirekin. Bertatik entzun ditugu Superlover eta Hallelujah (I’m a Dreamer)” ft. Amy LaVere.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: M26 ondoren, Frankismoaren itzal luzea eta Gipuzkoako zaharren egoitzak greban

ol. Mai 31 , 2019
Lanaren ekonomia saioan hiru gai izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Saioa haste igandeko hauteskundeen ondorengo ezkerreko politika ekonomikoak aztertu ditu Jon Berbat Zubirik. Memoria ariketa ekarri du Endika Alabort Amundarainek  Ezaguna da 1936ko uztailaren 18an ezarritako erregimen soziopolitikoak genozidioa eragin zuela Espainiako Erresuman; hala […]

Honekin lotuak